Etxeluzeren 16. urteurrena ospatuko dute aurten, eta motorrak berotzen joateko, bi kontzertu eskainiko dituzte. Hain justu, Rukula eta Braulio taldeek izango dute gaztetxea girotzeko ardura. Sarrerak egunean bertan izango dira salgai, 7 euroan.
14:00. Klubeko bazkaria, pergolan. 16:00. Sari banaketa eta aitortza. 18:30. Joselontxos txarangarekin kalejira. Geldialdiak egingo dituzte Errusta, Mirotza eta K2 tabernetan. 22:30. Indate DJa, pergolan.